Fundação José Saramago, Google Earth Studiorekin egindako frogatxoa

Orain dela egun batzuk ireki da Google Earth Studio frogatzeko programa, gure lehendabiziko frogak egin ditugu jada eta dira gaizki geratu. Hona hemen Fundação José Saramago -ren egoitzarekin egindakoa. Fundação José Saramago Casa dos Bicos-en dago kotatuta, Lisboan eta, ez baduzue bisitatu, pena merezi du Nobel Saridunaren lanak eta pentsaerak ezagutzeko. Gainera bisita gaztelaniaz egiteko aukera dago hala eskatuta. Bideo honetan ikusten den parking-a eta kotxeak ez daude gaur egun, Google-k oraindik ez baitu eguneratu inguruan hartutako irudiak.

Datozen asteotan beste froga batzuk jarriko ditugu hemen, tresna interesgarri honekin zer egin daitekeen ikusi ahal izateko.

Squoosh, irudien tamaina jaisteko tresna

Squoos.app da irudien tamaina trinkotzeko azken proposamena eta Googlen eskutik dator.  Jakina da web gune bat arin kargatzeko zenbait gauza izan beharko ditugula kontutan: kalitatezko alojamendua, web gunea katzeatzeko sistema egokia (plugin-modulo baten bidez edo .htaccess-en egokipen batzuk eginez), irudien tamaina, beharrezkoa diren moduloak edo pluginak (erabiltzen duzun CMSaren arabera) soilik erabiliz, …

Squoos-ek eskeintzen diguna da sistema oso erraza eta intuitiboa Irudien tamaina trinkotzeko, kalitatea galdu gabe. Erabili nahi dugun irudia igo eta gero, pantaila zatitzen da eta esker partean guk igotakoa daukagu eta eskuin aldean irudia trinkotzeko ditugun aukerak:

 

  1. Berdimentsionatu
  2. Kolore paleta jaitsi (gif-etan agian bai, gainontzekoetan ez nuke ikutuko ez bada zuribeltzezko irudia edo gris askotakoa)
  3. Konpresio algoritmoa. Hau frogatu beharko duzue, igotako irudiaren formatua (jpg, png, …) zein den arabera. Hori bai, emaitzak onak dira
  4. Kalitatea, jpg-etan gehien bat
  5. Aukera aurretatuak
  6. Trinkotutako irudiaren informazioa (tamaina, zenbait jaitsi den) eta ordenagailua jaisteko botoi urdina.

Bota begirada bat, saltseatu pizkat eta emaitza ikusgarriak lor dezakue. Artikulo honetan erabilitako irudi guztiak Squoosh -etik pasatu ditugu.