DUPLA – Volau

Gaur proposatzen dizuegun sorpresatxoa Lautadako gazte batzuek egindako bideoa da. Baliabide ezberdinak erabili dituzte Dupla taldekoek: dron-a eta filmaketa Dronetikan Airworks-ek egin du, lagun askoren asteko proiektua da eta, gure kontribuzio txikia Kooperatibaren lokalak uztea “bulego” eszenak filmatzeko.

Radio Vitorian elkarrizketatu zituzten orain dela aste pare bat.

Lan polita. Zer deritzozue?

Stan Lee Marveleko superheroi ospetsuenen sortzailea hil da

La leyenda del cómic Stan Lee_TARTEKAMEDIA

Stan Lee 95 urte zituela hil da, Marvel komiki konpainiaren fundatzaileetako bat izan zen, eta superheroi ospetsuenak sortu zituen. Besteak beste, Spiderman, Lehoinabar, Hulk, X Patruila, Ironman eta Marvelen Mendekatzaileak sortu ditu. Azken urtean gaixotasun larriak izan ditu, pneumonia eta ikusmen arazoak.

Jack Kirbyrekin batera, Marvelen lanean hasi zen Lee, Lau Fantastikoetan. GeroxeagoSpiderman, Lehoinabar, Hulk, X Patruila, Ironman eta Marvelen Mendekatzaileak sortu zituen.

21. Korrika, Klika lelopean, Gasteizen bukatuko da.

Gurean, oso bereziak izan dira beti Korrikaren emanaldi ezberdinak. Alde batetik, gure hizkuntza indartzeko tresna oso garrantzizkoa baita eta beste aldetik, helburu hau lortzeko, elkartzen diren giza indarrek eta teknologiek azpaldidanik gainditu dituzte ohiko mugak.

Badaude patroi finjo batzuk beti errepikatzen direnak, leloa, abestia, bideoklipa, … baina gero eta gehiago dira ahaleginak, bizi dugun momentuan, teknologikoki egokitzeko: web gune berritua, sare sozialetan presentzia, komunikabideen bidez egiten den segimendua eta Korrika ematen den bitartean, gertatzen ari den guztiari jarraipena. Datozen asteotan informazio gehiago izango dugu, zalantzarik gabe, baina momentuz dakiguna hemen azaltzen dizuegu:

  • XXI. Korrikaren leloa KLIKA izango da
  • Txillardegi izango da Korrikak omenduko duen pertsona.
  • Gares-en abiatuko da eta Gasteiz-en bukatuko da.
  • Apirilaren 4tik 14ra izango da aurtengo edizioa.

Info+: www.korrika.eus

Euskaraldia

Asko dira urtean zehar Arabako Lautadan euskararen eta honen normalizazioaren alde antolatzen diren ekintzak eta jarduerak. Agian interesgarrienetariko bat Euskaraldia izan daiteke, EH mailan elkarlanean eginiko ekimena baita.

Funtsean, urriaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunez, gure ingurune naturalean (lagunak, senideak, lankideak, kideak), ahobizi-belarriprest metodologiaren bitartez, euskaraz egiteko praktika bat egingo dugu.

Lautada mailan momentu honetan ia 800 pertsonak eman dugu izena eta prest gaude Ahobizi edo Belarriprest izateko egun hauetan.

Metodología hau ulertzeko badaude baliabide interesgarri batzuk gure eskura:

Zer da Euskaraldia?

Parte hartu nahi dut.

Euskaraldirako lautadak duen web gunea.

Sare sozialetan ere presentzia nabarmena dago:

Instagram-en, Facebook-en eta Twitter -en.

Gure kasuan Ahobizi izatea erabaki dugu eta, gainontzeko informazioaz gain, badago Telegram Kanal interesgarri bat.