Squoosh, irudien tamaina jaisteko tresna
Squoos.app da irudien tamaina trinkotzeko azken proposamena eta Googlen eskutik dator. Jakina da web gune bat arin kargatzeko zenbait gauza izan beharko ditugula kontutan: kalitatezko alojamendua, web gunea katzeatzeko sistema egokia (plugin-modulo baten bidez edo .htaccess-en egokipen batzuk eginez), irudien tamaina, beharrezkoa diren moduloak edo pluginak (erabiltzen duzun CMSaren arabera) soilik erabiliz, …
Squoos-ek eskeintzen diguna da sistema oso erraza eta intuitiboa Irudien tamaina trinkotzeko, kalitatea galdu gabe. Erabili nahi dugun irudia igo eta gero, pantaila zatitzen da eta esker partean guk igotakoa daukagu eta eskuin aldean irudia trinkotzeko ditugun aukerak:
- Berdimentsionatu
- Kolore paleta jaitsi (gif-etan agian bai, gainontzekoetan ez nuke ikutuko ez bada zuribeltzezko irudia edo gris askotakoa)
- Konpresio algoritmoa. Hau frogatu beharko duzue, igotako irudiaren formatua (jpg, png, …) zein den arabera. Hori bai, emaitzak onak dira
- Kalitatea, jpg-etan gehien bat
- Aukera aurretatuak
- Trinkotutako irudiaren informazioa (tamaina, zenbait jaitsi den) eta ordenagailua jaisteko botoi urdina.
Bota begirada bat, saltseatu pizkat eta emaitza ikusgarriak lor dezakue. Artikulo honetan erabilitako irudi guztiak Squoosh -etik pasatu ditugu.