Euskaraldia eta gero: Lautadan 7 eguneko simulakroa egingo dugu urrian

2019 eta 2020ko berrikuntza hauxe da: Elkarte, lantegi, denda, ikastetxe edo instituzioek erraztasunak eman behar dituzte, entitateak parte-hartzaile izango dira, erabakiak eta neurriak hartuko dituzte. Euskaraz ulertzen dutenak aktibatu behar dituzte: airguneak sortuz edo kideak babestuz.Lautadako aurtengo Simulakroan ez da izena eman behar, baina txapak banatuko ditugu urriaren 7tik aurreraInformazio gehiago web gunean: https://lautada.euskaraldia.eus/Deskargatu kartela: 2019-06-19 simulakroa kartela
Deskargatu diptikoa: 2019-06-20 SIMULAKROA_DIPTIKOA

Euskal Telebistan simulakroaren aurkezpena egin dute:

Greenpeace: The world’s most northerly ice music concert

Ikusgarria, benetan, Greenpeace erakundeak itsas santutegiak sortzeko egindako kanpaina eta bideoklipa. Gogoratu behar dugu arrantzaren gain-esplotazioa, plastikoen kutsadura eta meatzaritza, besteak beste, arriskuan jartzen dituzte gure itsasoak.

Bertan, 4 musikari eraman dituzte Svalbard uhartera, Norvegiako iparraldean, izotzez egindako musika tresneetako kontzertutxoa grabatzeko. Edertasuna eta mezua oso ondo elkartzen dira ekimen honetan:

Fitxa artistika eta teknikoa hementxe duzue:

Ice instrument quartet plays ‘Ocean Memories’ music concert on an ice floe in Svalbard, the Arctic 78°23.1 N 016°57.1 E

‘Ocean Memories’ Idea and concept by Terje Isungset.

Music by Terje Isungset http://www.terjeisungset.no

Ice carving by Bill Covitz http://icematters.com

Thanks to All Ice Record, Norway

Iceofone and ice horn: Terje Isungset

Ice cello: Åshild Brunvoll

Ice percussion: Maria Dahlin

Ice horn: Andreas Andreas Hesselberg Hatzikiriakidis

Euskaraldia

Asko dira urtean zehar Arabako Lautadan euskararen eta honen normalizazioaren alde antolatzen diren ekintzak eta jarduerak. Agian interesgarrienetariko bat Euskaraldia izan daiteke, EH mailan elkarlanean eginiko ekimena baita.

Funtsean, urriaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunez, gure ingurune naturalean (lagunak, senideak, lankideak, kideak), ahobizi-belarriprest metodologiaren bitartez, euskaraz egiteko praktika bat egingo dugu.

Lautada mailan momentu honetan ia 800 pertsonak eman dugu izena eta prest gaude Ahobizi edo Belarriprest izateko egun hauetan.

Metodología hau ulertzeko badaude baliabide interesgarri batzuk gure eskura:

Zer da Euskaraldia?

Parte hartu nahi dut.

Euskaraldirako lautadak duen web gunea.

Sare sozialetan ere presentzia nabarmena dago:

Instagram-en, Facebook-en eta Twitter -en.

Gure kasuan Ahobizi izatea erabaki dugu eta, gainontzeko informazioaz gain, badago Telegram Kanal interesgarri bat.