Euskaraldia

Asko dira urtean zehar Arabako Lautadan euskararen eta honen normalizazioaren alde antolatzen diren ekintzak eta jarduerak. Agian interesgarrienetariko bat Euskaraldia izan daiteke, EH mailan elkarlanean eginiko ekimena baita.

Funtsean, urriaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunez, gure ingurune naturalean (lagunak, senideak, lankideak, kideak), ahobizi-belarriprest metodologiaren bitartez, euskaraz egiteko praktika bat egingo dugu.

Lautada mailan momentu honetan ia 800 pertsonak eman dugu izena eta prest gaude Ahobizi edo Belarriprest izateko egun hauetan.

Metodología hau ulertzeko badaude baliabide interesgarri batzuk gure eskura:

Zer da Euskaraldia?

Parte hartu nahi dut.

Euskaraldirako lautadak duen web gunea.

Sare sozialetan ere presentzia nabarmena dago:

Instagram-en, Facebook-en eta Twitter -en.

Gure kasuan Ahobizi izatea erabaki dugu eta, gainontzeko informazioaz gain, badago Telegram Kanal interesgarri bat.