Gurean, oso bereziak izan dira beti Korrikaren emanaldi ezberdinak. Alde batetik, gure hizkuntza indartzeko tresna oso garrantzizkoa baita eta beste aldetik, helburu hau lortzeko, elkartzen diren giza indarrek eta teknologiek azpaldidanik gainditu dituzte ohiko mugak.
Badaude patroi finjo batzuk beti errepikatzen direnak, leloa, abestia, bideoklipa, … baina gero eta gehiago dira ahaleginak, bizi dugun momentuan, teknologikoki egokitzeko: web gune berritua, sare sozialetan presentzia, komunikabideen bidez egiten den segimendua eta Korrika ematen den bitartean, gertatzen ari den guztiari jarraipena. Datozen asteotan informazio gehiago izango dugu, zalantzarik gabe, baina momentuz dakiguna hemen azaltzen dizuegu:
- XXI. Korrikaren leloa KLIKA izango da
- Txillardegi izango da Korrikak omenduko duen pertsona.
- Gares-en abiatuko da eta Gasteiz-en bukatuko da.
- Apirilaren 4tik 14ra izango da aurtengo edizioa.
Info+: www.korrika.eus